2012/02/27

Santa Ageda eguna


Santa Ageda edo Santa Agedako bezpera otsailaren 5aren aurreko egunean Euskal Herrian ospatzen den jaia da. Ohitura da egun honetan edo bezperan herrietan koplak kantatu eta diru edo janari eske ateratzea. Herri askotan makilekin ateratzen da kalera, lurrean joaz erritmoa markatuz. Beste herri batzuetan Kintoak ospatzen dira egun horretan.
Euskal Herrian errotua den festa bat da, kantua, bertsua eta musikaren inguruan iragaiten dena.
Santa Agedaren ospakizuna antzinako baserritarren sineskera edo ohituraren baten ordez Elizak ezarritako festa omen da. Gaur ohitura zahar hori somatu baino ezin dugun arren, ernalkuntza eta ugaltasuna, emankortasunarekin alegia, zerikusia duela esan dezakegu. Baita haurdunaldian dauden edo seina duten amekin ere.
Euskal Herrian zehar, ospakizun desberdinak daude Agate Deunaren egunean: zenbait lekutan kanpaiak jotzen dituzte sorginak uxatzearren, Nafarroako herri batzuetan tximiniak garbitzen dituzte urtean zehar suteak gerta ez daitezen... Baina ezagunena eta zabalduena, etxez etxe eskean joatea da abestiak eta koplak kantatzen diren bitartean.
Santa ageda  Sizilian jaio zen, 230. urtean. Kondairaren arabera kristau sutsua izaki, nahiago izan zuen martiri bihurtu, gizon fedegabe baten ezkontza proposamenari baiezkoa esatea baino. Diotenez, sufrimenduz beteriko azkena izan zuen, bularrak moztu baitzizkioten.


Zorioneko Ageda Siziliarra omen zan. Oso omen zan ederra. Quintianus senatoreak, bere egin nahi izan omen zuen, Afrodisia izeneko emakume baten laguntzaz, baina, Agedak kalabazak eman omen zizkion. Quintianus despetxatuak, bularrak ebakiarazi zizkion.

Santa Ageda egunak eta Inauteriak jatorri berbera duten ospakizunak izango direla ematen du, antzina antzinatik datozen ospakizunak edo erritoak. Biak neguaren bukaera aldera ospatzen dira eta irudi du jai horiekin izadia lozorrotik atera nahi dela, esnarazi. Horregatik, nik esango nuke, egun horretan (Santa Ageda bezperaren gainean ari naiz), koplei edo bertsoei lagunduz, lurra kolpatzen dela makilekin, natura esnarazteko.
Negu bukaerako ospakizunak Kristautasuna zabaldu baino lehenagokoak dira, baina Eliza Katolikoak bereganatu egin zituen beste itxura bat emanez.
Ageda Sizilian jaiotako neska eder bat zen, orain dela 1800 urte. Siziliako gobernadoreak berarekin ezkondu nahi zuen, baina Agedak ez zuen maite eta eskakizunari uko egin zion. Gobernadoreak haserretuta Ageda atxilotu egin zuen eta torturatu, hil arte. Bularrak moztu zizkion gainera. Ageda gazteak bere gogoari tinko eutsi ziolako Eliza Katolikoak Santa bihurtu zuen eta otsailaren 5a izendatu zuen bera omentzeko eguna.

Kristautasuna Euskal Herrira zabaldu zen, Santa Ageda eguna ere ospatzen hasi ginen. Baina negu bukaerako erritoak (inauteriak) aspalditik otsailaren hasieran izaten zirenez, azkenean inauteriak eta Santa-eskeak nahastu egin ziren. Hori da gure ustea.





















Santa Ageda goiko irudian azaltzen den bezala irudikatzen da. Bandeja batean bi bularrak erakusten dituela.


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

MUSIKA HISTORIAREN ALDIAK

DBH 3n musikako aldiak aztertzen aritu gara. Hona hemen hainbat denbora-lerro: MAITE MURUA HAIZEA SAN ROMAN