2012/02/27

San Juanak


Donibane jaia edo, zenbait tokitako euskaran, San Joan festa edo sanjoanak— antzinako jatorria duen jaiegun garrantzitsua da, ekainaren 24 ean ospatzen dena, ipar hemisferioan udako solstizioaren hasiera dela eta. Hala ere, udako benetako solstizioa, urte osoko egunik luzeena, ekainaren 21a edo 22a izaten da.
Jaiaren ezaugarri nagusi dira Donibane bezperako gauean ekainaren 23tik 24ra bitarteko gauean piztu ohi diren suak. Donibane gaueko su horiei Donibane suak edo San Joan suak deitzen zaie. Antzina-antzinatik datorkigun berrikuntza erritu paganoa da: suak bekatuak, hutsegiteak eta gauza zaharrak erretzen ditu, jendea barrutik berritzeko. Era berean, Donibane egunsentian, ohitura izaten da iturriko, putzuko, errekako edo ihintzaren urarekin gorputz atalen bat edo gorputz osoa bustitzea, eta gauzak eta etxe abereak ere busti ohi dira, ur horrek sendatzeko eta gaitzetik babesteko ahala baitu, herri sinesmenetan.
Euskal Herriko udalerri gehienetan ospatu ohi da San Joan eguna. Horretaz gain, sanjoanak herriko jai nagusiak dira hainbat udalerritan.
Iluntzen hasten denean  lastoa eramaten da plazara eta sua ematen zaio. Sua jeitsi egiten denean jendea saltoka hasten da guztiz itzali arte. Suaz gain beste gauza asko egin daitezke: azeri dantza, soka muturra, buru handiak ...
Gabonak pasa eta sei hilabetetara udako solstizioaren etorrera ospatzen da urteko gaurik laburrenean. Ekainaren 24a San Joan Bataiatzailearen eguna da, Europako santurik ohoratuena. Egun horretan, gainera, onomastika gehien ospatzen da munduan.
Ekainaren 24ak udako solstizioarekin bat egitea da jai horrek duen ospearen arrazoietako bat. Jatorri paganoa du San Joan jaiak eta Kristo Aurreko ospakizunetan oinarritutako ohiturak eta erritualak heredatu ditu.















Hona hemen Galdakako neska taldeak, Urdiango ohitura jarraotuz ematen duten emanaldia.





No hay comentarios:

Publicar un comentario

MUSIKA HISTORIAREN ALDIAK

DBH 3n musikako aldiak aztertzen aritu gara. Hona hemen hainbat denbora-lerro: MAITE MURUA HAIZEA SAN ROMAN