2012/02/06

Punk

Punk musika establishmentaren kontra jotzea helburu duen kultur mugimendua da, rock musikaren adar baten sortzailea: punk-rock delakoa. Ameriketako Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan 1974-1975ean sortua. The Ramones, The Sex Pistols, The Damned, Patti Smith edo The Clash izan ziren musikaren eta estetikaren eredua ezarri zuten musika taldeak.
Punkak bere kultura eragin zuen; gazte-bortizkeria, janzkera propio eta bereziak, muturreko askatasunean oinarritutako ideologia eta kontsumismoaren kontrako etika dira haren ezaugarri nagusiak.

Sex pistols

Sex Pistols punk musika taldea zen, Londresen 1975ean sortua. Mugimendu punka jarri zuten abian Erresuma Batuan, eta rock musikari andanaren eredua izan dira, nahiz eta haien ibilaldi profesionalak bi urte eta erdi baino ez iraun, eta 4 single eta estudio album bakarra sortu (Never Mind the Bollocks, Here's the Sex Pistols).
Sex Pistolsen hasierako kideak honako hauek ziren: Johnny Rotten abeslaria, Steve Jones gitarrajolea, Paul Cook bateriajolea eta Glen Matlock baxujolea.





No hay comentarios:

Publicar un comentario

MUSIKA HISTORIAREN ALDIAK

DBH 3n musikako aldiak aztertzen aritu gara. Hona hemen hainbat denbora-lerro: MAITE MURUA HAIZEA SAN ROMAN