2012/02/27

Ihoteak


neguko janari erreserbak Aste Santuaren aurreko baraua baino lehen jateko (bereziki haragia eta arrautzak) beharrarari louta daude. Inauteriak Asteartean bukatzen dira eta hurrengo egunean hasten da ofizialki baraua. Hainbat lekutan hurrengo larunbata ere erabiltzen da inauterietarako, adibidez Algorta eta Altsasun, eta igandea erabiltzen da Bilboko Santutxu auzoan. Zubieta eta Iturenen urtarrileko azkeneko igandearen osteko lehen astelehen eta asteartean izaten dira (Astelehenean Zubietatik Iturenera eta asteartean alderantziz).

Euskal Herrian zaratarekin ere Lurra esnatzeko deia zegoela uste da eta horregatik ereite jai batekin harremandu da askotan. Honen adibideak ikusi ahal dira Sakanako inauterietan (Olaztin simaurra botatzen da gurdi batetik, Altsasuko momotxorroek goldea erabiltzen dute lurra esnatzeko) eta Ituren eta Zubietako joaldunekin (zanpantzarrak), non zarata erritmikoan duen garrantzia. Hainbat herritan, batez ere Porretero izeneko pertsonaia epaitu egiten da, kasu batzuetan putreek jan dezaten eta beste batzuetan errekara botatzen da.

Euskal Herrian esan bezala Inauteriek tradizio luzea zuten. Hala ere Hego Euskal Herrian Francoren diktaduran zehar jai hauek debekatu eta asko galzorian egon ziren. Nafarroan gehienek jarraipena izan zuten garai hartan Udaberri jai moduan.

Euskal Herrian inauteriek tradizio luzea dute. Hala ere, Hego Euskal Herrian, Francoren diktadurak jai hauek debekatu eta galzorian jarri zituen.


Hurrengo bideo honetan Altsasuko momotxorroek egindako dantza ikusiko duzue:




Hurrengo bideo honetan, berriz, Lantzeko ihoteetan egindako dantza ikus dezakegu:





Hemen ere inauterietan egindako dantza da, baina oraingoan Ustaritzekoa, Iparraldeko herri txiki bateko kaxkarotak emandako emanaldia:





Beste honetan berriz Goizuetako inauroien zagi-dantza ikusiko duzue:





Oraingoan Oso ospetsuak diren Ituren eta Zubietako joaldunak ikusten dira:

No hay comentarios:

Publicar un comentario

MUSIKA HISTORIAREN ALDIAK

DBH 3n musikako aldiak aztertzen aritu gara. Hona hemen hainbat denbora-lerro: MAITE MURUA HAIZEA SAN ROMAN