2012/02/06

Pop

.Popa XX. mendeko 50. hamarkadan, AEB eta Erresuma Batuan sortutako musika mota da. Publiko zabalarentzako egina, komertziala eta itsaskorra da. Rocka baino leunagoa, melodiatsua eta errepikakorra da, eta hitzak normalean gai sinpleetaz mintzo dira, maitasunari buruz askotan.
Izena ingelerazko popular musicetik datorkio, hau da, herri musika, kultura musikal baxudun jendearen musikatzat hartua zena. Hala ere denborarekin esanahi negatibo hori galdu egin da.

Michael Jackson

Michael Joseph Jackson pop-abeslari estatubatuarra izan zen. "Poparen Erregea" ezizenaz ezaguna zen.
Bost urterekin anaiekin batera "The Jackson Brothers" taldea osatu zuen, gerora "The Jackson Five" izango zena.
Bakarlari moduan, ibilbide arrakastatsua eduki du, "Thriller" diskoa izanda historiako salduena munduan (51 milioi ale), 13 Grammy Sari eskuratuta eta 13 "number-one single" lortuz AEBetan, besteak beste. "Thriller", "Billie Jean", "Beat It", "I Just Can't Stop Loving You", "Bad" eta "Black or White" haren abestirik arrakastatsuenen artean daude. Abestiak plazaratzeko bideoak bereziki zaindu zituen, sarri bideogintzako azken teknikak erabiliz, morphing delakoaren efektua kasu.



No hay comentarios:

Publicar un comentario

MUSIKA HISTORIAREN ALDIAK

DBH 3n musikako aldiak aztertzen aritu gara. Hona hemen hainbat denbora-lerro: MAITE MURUA HAIZEA SAN ROMAN