2012/02/06

Rock and Roll

Rock and Rolla XX. mendeko bigarren erdian sortutako musika mota da. Ahots-melodia, gitarra elektrikoak, baxuak eta normalean erritmo markatuko bateria dira genero hau eratzeko jogailu arruntak. Teklatuak eta sintetizatzaileak ohikokak dira rock musikaren hainbat azpigenerotan, baita haize-instrumentuak rockaren lehen urteetan. Rock musika estiloa oso zabala da, eta muga lausoak ditu.

Rock and Rollaren hainbat abeslari famatuak:
Beatles:
The Beatles Liverpool-eko rock talde bat zen. Lorpen artistiko, arrakasta komertzial erraldoi, eta pop-musikan eragin paregabea zirela eta, musika garaikideko historiako maila altuenetakoan kokatu ziren.
John Lennon, Paul McCartney, George Harrison eta Ringo Starr kideak izanda, kantak Estatu Batuetako zein Erresuma Batuko salduenetako zerrendetan behin eta berriro sartzen zituzten. 1985ean, EMIk uste zuen 1.000 milioi disko saldu zituztela munduan zehar. Yesterday kanta historiako abestirik bertsionatuena da, 2.500 bertsio ezberdinekin.
.







No hay comentarios:

Publicar un comentario

MUSIKA HISTORIAREN ALDIAK

DBH 3n musikako aldiak aztertzen aritu gara. Hona hemen hainbat denbora-lerro: MAITE MURUA HAIZEA SAN ROMAN