2012/02/27

Gabonak

Gabonak ere musikaz betetzen ditugu Euskal Herrian.

Eguberria, Eguberriak edo Gabonak egun berriaren ospakizuna da, hau da, eguna berriz luzatzen hasten dela ospatzeko jaia, neguko solstiziokoa . Azken mendeotan, bereganatu du, izen horiek mantenduz eta Natibitatea izena ere erantsiz, Jesukristoren jaiotza ospatzeko,

Bere jatorria daEguberri hitzak, hainbat mendez kristau tradizioak estali baldin badu ere, neguko solztizioa, eguna luzatzen hasten den garaia eta ondoriozko ospakizuna adierazten dizkigu, «egun berri» baita hitz horren jatorria. Gabon («gau on») edo gabonak («gau onak») terminoek ere ildo bereko kutsua eta jatorria dituzte.

Hona hemen gabonetako hainbat kopla:

olentzero

Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera
Aditu duenenan
Jesus jaio dela
lasterka etorriko da
Berri ona ematera.

Horra, horra
gure Olentzero
pipa hortzean duela
eserita dago.
Kapoiak ere baitu
arrautzatxoekin
bihar meriendatzeko
botila ardoekin.

Olentzero guria
ezin degu ase
bakarrik jan dizkigu
hamar txerri gazte
saieski ta solomo
majina bat heste
Jesus jaio da eta
kontsola zaitezte

Olentzero, buru handia
entendimentuz jantzia,
bart arratsean
edan omen du
bost arroako zahagia
Bai urde tripa handia!

Horra, horra...



Hona Hemen:

 

Hator, hator, mutil etxera

Hator, hator mutil etxera
gaztaina ximelak jatera,
Gabon gaua ospatutzeko
aitaren eta amaren ondoan.
Ikusiko duk aita barrezka
amaren poz ta atseginez.

Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri.
Gaztainak erre artean,
gaztainak erre artean,
txipli txapla, pum!

Gabon gaua pozik igaro daigun.


Hona hemen:






Kanpaiak jaietan

Ihoteak


neguko janari erreserbak Aste Santuaren aurreko baraua baino lehen jateko (bereziki haragia eta arrautzak) beharrarari louta daude. Inauteriak Asteartean bukatzen dira eta hurrengo egunean hasten da ofizialki baraua. Hainbat lekutan hurrengo larunbata ere erabiltzen da inauterietarako, adibidez Algorta eta Altsasun, eta igandea erabiltzen da Bilboko Santutxu auzoan. Zubieta eta Iturenen urtarrileko azkeneko igandearen osteko lehen astelehen eta asteartean izaten dira (Astelehenean Zubietatik Iturenera eta asteartean alderantziz).

Euskal Herrian zaratarekin ere Lurra esnatzeko deia zegoela uste da eta horregatik ereite jai batekin harremandu da askotan. Honen adibideak ikusi ahal dira Sakanako inauterietan (Olaztin simaurra botatzen da gurdi batetik, Altsasuko momotxorroek goldea erabiltzen dute lurra esnatzeko) eta Ituren eta Zubietako joaldunekin (zanpantzarrak), non zarata erritmikoan duen garrantzia. Hainbat herritan, batez ere Porretero izeneko pertsonaia epaitu egiten da, kasu batzuetan putreek jan dezaten eta beste batzuetan errekara botatzen da.

Euskal Herrian esan bezala Inauteriek tradizio luzea zuten. Hala ere Hego Euskal Herrian Francoren diktaduran zehar jai hauek debekatu eta asko galzorian egon ziren. Nafarroan gehienek jarraipena izan zuten garai hartan Udaberri jai moduan.

Euskal Herrian inauteriek tradizio luzea dute. Hala ere, Hego Euskal Herrian, Francoren diktadurak jai hauek debekatu eta galzorian jarri zituen.


Hurrengo bideo honetan Altsasuko momotxorroek egindako dantza ikusiko duzue:




Hurrengo bideo honetan, berriz, Lantzeko ihoteetan egindako dantza ikus dezakegu:





Hemen ere inauterietan egindako dantza da, baina oraingoan Ustaritzekoa, Iparraldeko herri txiki bateko kaxkarotak emandako emanaldia:





Beste honetan berriz Goizuetako inauroien zagi-dantza ikusiko duzue:





Oraingoan Oso ospetsuak diren Ituren eta Zubietako joaldunak ikusten dira:

San Pedro


Ohiturak dio San Pedro baselizan Nafarroako lehenengo erregea, Gartzia Ximenez koroatu zutela. Hori dioen idatzi bat ere badago baselizako sarreran. Hala ere ez da oso fidagarria eta badirudi esaera bat baino ez dela. Honakoa irakurri daiteke baselizako atearen gainean:
Año de setecientos y diez i siete a veinte de henero en esta Igll de San Pedro de la valle de Burunda fue electo y ungido por primer rei de Navara, Garcia Ximenez y esta elecion confirmo el mesmo año el papa Gregorio segundo como parece por su bula que la tiene la dicha valle en su archivo. Fue reedificada esta yglesia el año 1647
Erdi Aroan inguru honetan izen bereko herrixka bat zegoela uste da.
Kontatzen denez baseliza lehen Urdiainen menpe zegoen, baina gerra garaian baseliza Altsasuri saldu zioten txokolate eta anisaren truke. Hori dela eta bi herrien arteko liskar handiak egon dira baselizaren jabegoa dela eta.
Urtero San Pedro egunean, Ekainaren 29a, erromeria ospatzen du Altsasuko herriak baselizaren inguruan. Bertan meza egiteaz gain aurrean geratzen den gunean zortzikoa dantzatzen da. Egun honen hurrengo igandean eta leku berean Urdiaingo jaiak hasten dira, hauek ere San Pedroren omenez.


San Juanak


Donibane jaia edo, zenbait tokitako euskaran, San Joan festa edo sanjoanak— antzinako jatorria duen jaiegun garrantzitsua da, ekainaren 24 ean ospatzen dena, ipar hemisferioan udako solstizioaren hasiera dela eta. Hala ere, udako benetako solstizioa, urte osoko egunik luzeena, ekainaren 21a edo 22a izaten da.
Jaiaren ezaugarri nagusi dira Donibane bezperako gauean ekainaren 23tik 24ra bitarteko gauean piztu ohi diren suak. Donibane gaueko su horiei Donibane suak edo San Joan suak deitzen zaie. Antzina-antzinatik datorkigun berrikuntza erritu paganoa da: suak bekatuak, hutsegiteak eta gauza zaharrak erretzen ditu, jendea barrutik berritzeko. Era berean, Donibane egunsentian, ohitura izaten da iturriko, putzuko, errekako edo ihintzaren urarekin gorputz atalen bat edo gorputz osoa bustitzea, eta gauzak eta etxe abereak ere busti ohi dira, ur horrek sendatzeko eta gaitzetik babesteko ahala baitu, herri sinesmenetan.
Euskal Herriko udalerri gehienetan ospatu ohi da San Joan eguna. Horretaz gain, sanjoanak herriko jai nagusiak dira hainbat udalerritan.
Iluntzen hasten denean  lastoa eramaten da plazara eta sua ematen zaio. Sua jeitsi egiten denean jendea saltoka hasten da guztiz itzali arte. Suaz gain beste gauza asko egin daitezke: azeri dantza, soka muturra, buru handiak ...
Gabonak pasa eta sei hilabetetara udako solstizioaren etorrera ospatzen da urteko gaurik laburrenean. Ekainaren 24a San Joan Bataiatzailearen eguna da, Europako santurik ohoratuena. Egun horretan, gainera, onomastika gehien ospatzen da munduan.
Ekainaren 24ak udako solstizioarekin bat egitea da jai horrek duen ospearen arrazoietako bat. Jatorri paganoa du San Joan jaiak eta Kristo Aurreko ospakizunetan oinarritutako ohiturak eta erritualak heredatu ditu.















Hona hemen Galdakako neska taldeak, Urdiango ohitura jarraotuz ematen duten emanaldia.





Santa Ageda eguna


Santa Ageda edo Santa Agedako bezpera otsailaren 5aren aurreko egunean Euskal Herrian ospatzen den jaia da. Ohitura da egun honetan edo bezperan herrietan koplak kantatu eta diru edo janari eske ateratzea. Herri askotan makilekin ateratzen da kalera, lurrean joaz erritmoa markatuz. Beste herri batzuetan Kintoak ospatzen dira egun horretan.
Euskal Herrian errotua den festa bat da, kantua, bertsua eta musikaren inguruan iragaiten dena.
Santa Agedaren ospakizuna antzinako baserritarren sineskera edo ohituraren baten ordez Elizak ezarritako festa omen da. Gaur ohitura zahar hori somatu baino ezin dugun arren, ernalkuntza eta ugaltasuna, emankortasunarekin alegia, zerikusia duela esan dezakegu. Baita haurdunaldian dauden edo seina duten amekin ere.
Euskal Herrian zehar, ospakizun desberdinak daude Agate Deunaren egunean: zenbait lekutan kanpaiak jotzen dituzte sorginak uxatzearren, Nafarroako herri batzuetan tximiniak garbitzen dituzte urtean zehar suteak gerta ez daitezen... Baina ezagunena eta zabalduena, etxez etxe eskean joatea da abestiak eta koplak kantatzen diren bitartean.
Santa ageda  Sizilian jaio zen, 230. urtean. Kondairaren arabera kristau sutsua izaki, nahiago izan zuen martiri bihurtu, gizon fedegabe baten ezkontza proposamenari baiezkoa esatea baino. Diotenez, sufrimenduz beteriko azkena izan zuen, bularrak moztu baitzizkioten.


Zorioneko Ageda Siziliarra omen zan. Oso omen zan ederra. Quintianus senatoreak, bere egin nahi izan omen zuen, Afrodisia izeneko emakume baten laguntzaz, baina, Agedak kalabazak eman omen zizkion. Quintianus despetxatuak, bularrak ebakiarazi zizkion.

Santa Ageda egunak eta Inauteriak jatorri berbera duten ospakizunak izango direla ematen du, antzina antzinatik datozen ospakizunak edo erritoak. Biak neguaren bukaera aldera ospatzen dira eta irudi du jai horiekin izadia lozorrotik atera nahi dela, esnarazi. Horregatik, nik esango nuke, egun horretan (Santa Ageda bezperaren gainean ari naiz), koplei edo bertsoei lagunduz, lurra kolpatzen dela makilekin, natura esnarazteko.
Negu bukaerako ospakizunak Kristautasuna zabaldu baino lehenagokoak dira, baina Eliza Katolikoak bereganatu egin zituen beste itxura bat emanez.
Ageda Sizilian jaiotako neska eder bat zen, orain dela 1800 urte. Siziliako gobernadoreak berarekin ezkondu nahi zuen, baina Agedak ez zuen maite eta eskakizunari uko egin zion. Gobernadoreak haserretuta Ageda atxilotu egin zuen eta torturatu, hil arte. Bularrak moztu zizkion gainera. Ageda gazteak bere gogoari tinko eutsi ziolako Eliza Katolikoak Santa bihurtu zuen eta otsailaren 5a izendatu zuen bera omentzeko eguna.

Kristautasuna Euskal Herrira zabaldu zen, Santa Ageda eguna ere ospatzen hasi ginen. Baina negu bukaerako erritoak (inauteriak) aspalditik otsailaren hasieran izaten zirenez, azkenean inauteriak eta Santa-eskeak nahastu egin ziren. Hori da gure ustea.





















Santa Ageda goiko irudian azaltzen den bezala irudikatzen da. Bandeja batean bi bularrak erakusten dituela.


 

musika klasikoa

MUSIKA KLASIKOA


Musika klasikoa kontzeptu zabala eta zehazteko zaila, XV. mendetik gaur egun arte Europan eta askotan Elizarekin lotutako musikari dagokiona. Gainera, musika mota hau beti egon da lotuta kultura maila handiko pertsonekin.

Jatorria: Musika klasikoa beste tradiziotatik hartutako  elementu musikaletatik sortu zen.


ARETOAK:

Musika klasikoa hainbat lekutan egiten da:

·DONOSTI: Kursaal jauregian
·BILBO: Arriaga antzokian eta euskalduna jauregian
·IRUÑEA:Baluarte jauregian eta Gayarre antzokian
·GASTEIZ: Prinzipal jauregian.


 EUSKAL KONPOSITOREAK:

Pablo Sarasate: Pablo Martín Sarasate Iruñean jaio zen 1844ko martxoaren 10an eta Biarritzen hil egin zen 1908ko irailaren 20an. Biolin jole eta musikagile nafarra izan zen.
Europa eta Amerika zehar ibilbide arrakastatsuak izan zituen eta “Pablo Sarasate orkestra” berak sortu zuen 1879an bere jaioterrian, gaur egun Nafarroako Orkestra sinfonikoa dena.


Nicanor Zabaleta Zala: Musikari gipuzkoar ezaguna izan zen, harpa-jole moduan nabarmendua. Donostiako kontserbatorioan hasi zituen musikako ikasketak, eta Madrilen segitu zituen gero. 1923. urtean Parisa joan zen, eta M. Tournierrekin osatu zituen harpa-ikasketak. M.S. Rosseau eta E. Cools musikagileekin konposizioa ikasi zuen. 1933. urtean Bilbon jo ondoren, kontzertuak ematen hasi zen Europa eta Amerika osoan. Ospea eta arrakasta handia lortu zuen mundu osoan.

Joaquin Atxukarro Arisketa:  piano jotzailea da. Sari asko jasotzeaz gainera, kontzertu ugari eskaini ditu mundu guztian zehar. Bakarka eskainitako kontzertuez gainera, munduko  orkesta garrantzitsuenekin bakarlari modura jotzen jarraitu du azken urteotan, baita diskoak grabatzen ere. 1990etik eskolak ematen ditu Dallasko(Texas, Ameriketako Estatu Batuak) Hegoaldeko Metodista Unibertsitatean.



MUSIKAGILEAK:

        ·  Juan Crisostomo Arriaga (1806-1826)
        ·  Hilarion Eslaba (1807-1878).
        ·  Joaquin Gaztanbide (1822-1870).
        ·  Emilio Arrieta (1823-1894).
         ­  Pablo Sarasate (1844-1908)

OPERA:Opera testu baten (libretto-a) abestien bidezko antzezpena partitura baten interpretazioa konbinatzen dituen forma artistikoa da. Opera mendebaldeko antzerki musikalen usadioaren baitan kokaturik dago. Analogiaz, munduko beste eskualde batzuetan egiten diren antzeko zenbait antzerki musikalei ere opera deritze

EuskalHerriko opera kantariak:

· Julian Gayarre (1844-1890), tenorra.
·Julio Catania (1921-2002), baxua.
·Jose Ramon Orozko (1921-), tenorra.
·Maria Bayo (1961-), sopranoa.
·Ainhoa Arteta (1964-), sopranoa.

ORKESTRAK:Orkestra instrumentu eta hauen joleen taldea da, normalean nahikoa handia dena, hari, perkusio, haize eta metal atalak dituena. Haize faimilia, hari familia eta perkusio familiak daude orkestra batean.

Euskal Herriko Orkestrak:
·Nafarroako Orkestra Sinfonikoa ("Pablo Sarasate Orkestra" izandakoa).


    ABESBATZAK:Abesbatza[1] ahotsaz soilik baliaturik kantatzen duen gizataldeari deritzo.
EUSKAL HERRIKO ABESBATZAK:
MOTAK:
Musika klasiko motak, operak, orkestrak,abesbatzak dira.

Reggeton


Informazioa: Reggaeton delakoa regge eta hip hop musikan jatorria duen musika mota bat da. Bere hitzek aldiz, raparen eragina ere badute.

Historioa: Lehenbiziko aldiz Latinoamerikan 1980ko hamarkada amaieran Panama eta Puerto Rico herrialdeetan sortu zen. Ondoren, 1990ko hamarkadan zehar latinoamerikar komunitateak ezarriak zeuden herrialdeetan zehar hedatu zen, Estatu Batuak eta Espainia barne.



Famatuenak: Famatuenak Lorna's "Papi Chulo (Te Traigo el Mmm)" in 2003, "Baila Morena" by Hector y Tito and Daddy Yankee's "Gasolina" dira famatuenak.




Musika klasikoa


Informazioa: Musika klasikoa kontzeptu zabala eta zehazteko zaila, XV. mendetik gaur egun arte Europan eta askotan Elizarekin lotutako musikari dagokiona


Historioa.:Musika klasikoa kontzeptu zabala eta zehazteko zaila, XV. mendetik gaur egun arte Europan eta askotan Elizarekin lotutako musikari dagokiona. Gainera, musika mota hau beti egon da lotuta kultura maila handiko pertsonekin.

Famatuenak Bethoven, Mozart, Vivaldi, schuman Liszt, Bellini,







Pop-Rock


Informazioa: Pop Rocka genero musikala da rock & roll doinu eztiekin.Abestiak ezagutzen dira estruktura sinpleagatik, doinu harrapagailuagatik eta abesbatzaren edo errepikaren errepikapenagatik eta gitarra elektrikoa edo teklatua erabiltzeagatik base instrumental bezala.

Historioa: 1960an sortu zen Britainia Handian. Musika-jatorria, pop eta rock and rolletik dator. Instrumentu orokorrak: gitarra elektrikoa edo española, baxua, bateria, ahotsa (abeslaria), teklatua eta sintetizagaiilua.

Famatuenak: Pop Rock talderik famatuetarikoenak The Beatles dira. Baudaude pop rockaren Historian beste talde famatu batzuk: Gary Pucket & The Union Gap y The Buckinghams.



2012/02/06

SAKANAKO MUSIKA

SAKANAKO MUSIKA!

Sakanan musika talde asko aipatu ditugu, batzuk euskaraz eta bertze batzuk erdaraz. Modalitate askotakoak, Rumba, Punk, Heavy metal, Oi!, Ska...

Reggae

Reaggae jamaikar jatorriko musika generoa da, Skaren eta rockstadyaren hurrengokoa. Rastafari mugimenduari oso lotuta dagoen musika da.

Bob marley

Robert "Bob" Nesta Marley (1945eko otsailaren 6a - 1981eko maiatzaren 11) jamaikar kantari eta konpositorea izan zen. The Wailers (1964–1974) eta Bob Marley & The Wailers (1974–1981) ska, rocksteady eta reggae taldeetako kantari, gitarra jole eta konpositore nagusia izan zen. Reggae musikari ezagunena izaten jarraitzen du, baita errespetatuena ere, jamaikar musika eta rastafari mugimendua mundu guztian zehar ezagutaraziz[1]




Punk

Punk musika establishmentaren kontra jotzea helburu duen kultur mugimendua da, rock musikaren adar baten sortzailea: punk-rock delakoa. Ameriketako Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan 1974-1975ean sortua. The Ramones, The Sex Pistols, The Damned, Patti Smith edo The Clash izan ziren musikaren eta estetikaren eredua ezarri zuten musika taldeak.
Punkak bere kultura eragin zuen; gazte-bortizkeria, janzkera propio eta bereziak, muturreko askatasunean oinarritutako ideologia eta kontsumismoaren kontrako etika dira haren ezaugarri nagusiak.

Sex pistols

Sex Pistols punk musika taldea zen, Londresen 1975ean sortua. Mugimendu punka jarri zuten abian Erresuma Batuan, eta rock musikari andanaren eredua izan dira, nahiz eta haien ibilaldi profesionalak bi urte eta erdi baino ez iraun, eta 4 single eta estudio album bakarra sortu (Never Mind the Bollocks, Here's the Sex Pistols).
Sex Pistolsen hasierako kideak honako hauek ziren: Johnny Rotten abeslaria, Steve Jones gitarrajolea, Paul Cook bateriajolea eta Glen Matlock baxujolea.





Pop

.Popa XX. mendeko 50. hamarkadan, AEB eta Erresuma Batuan sortutako musika mota da. Publiko zabalarentzako egina, komertziala eta itsaskorra da. Rocka baino leunagoa, melodiatsua eta errepikakorra da, eta hitzak normalean gai sinpleetaz mintzo dira, maitasunari buruz askotan.
Izena ingelerazko popular musicetik datorkio, hau da, herri musika, kultura musikal baxudun jendearen musikatzat hartua zena. Hala ere denborarekin esanahi negatibo hori galdu egin da.

Michael Jackson

Michael Joseph Jackson pop-abeslari estatubatuarra izan zen. "Poparen Erregea" ezizenaz ezaguna zen.
Bost urterekin anaiekin batera "The Jackson Brothers" taldea osatu zuen, gerora "The Jackson Five" izango zena.
Bakarlari moduan, ibilbide arrakastatsua eduki du, "Thriller" diskoa izanda historiako salduena munduan (51 milioi ale), 13 Grammy Sari eskuratuta eta 13 "number-one single" lortuz AEBetan, besteak beste. "Thriller", "Billie Jean", "Beat It", "I Just Can't Stop Loving You", "Bad" eta "Black or White" haren abestirik arrakastatsuenen artean daude. Abestiak plazaratzeko bideoak bereziki zaindu zituen, sarri bideogintzako azken teknikak erabiliz, morphing delakoaren efektua kasu.



Heavy Meta


Heavy metala rock and roll estiloaren aurrerapen bat da. Heavyaren berezitasunak, erritmoen abiadura eta bolumen altuak dira. Heavya hasi zuten talde nagusienak, Deep Purple, Led Zeppelin, Jimi Hendrix eta Black Sabbath izan ziren 70. hamarkadan, beraien hasierako kantak entzuterakoan rock and rollaren eta bluesaren eragina zutela nabari da.


Heavy metalaren ezaugarri nabarmenenak gitarraren oinarritutako soinua, erritmo indartsuak eta estilo klasiko, blues edo sinfonikoak dira. Nolanahi ere, heavy metalaren azpigeneroek euren ezaugarri propioak dituzte, zein askotan jatorrizko eratik aldentzen den.
Heavy metalaren talde garrantzitsuenak:

IRON MAIDEN

Londresko Leyton aldeko Heavy Metal talde britaniarra da. Aurretik Gypsy's Kiss eta Smiler taldeetan aritutako Steve Harris baxu-jotzaile eta konpositoreak sortu zuen 18 urterekin 1975ean. 2002an Ivon Novelo Saria irabazi zuten; Hollywood's Rock Walk ean sartuak izan ziren 2005an, askotan historiako Heavy Metal talderik onena kontsideratuak izan bai dira eta askotan Rock and Roll talderik onenetarikoa. Taldearen eraginak, besteak beste, UFO, Thin Lizzy eta Deep Purple izan dira. 2008an 70 miloi disko saldu zituztela adierazi



Sarrera

Gu 2.taldekoak gara, Julen, Ane, Josu, Maider, eta Bingen. Guri tokatu zaigun gaia musika internazionala izan da beraz genero internazional batzuk aztertuko ditugu.

Rock and Roll

Rock and Rolla XX. mendeko bigarren erdian sortutako musika mota da. Ahots-melodia, gitarra elektrikoak, baxuak eta normalean erritmo markatuko bateria dira genero hau eratzeko jogailu arruntak. Teklatuak eta sintetizatzaileak ohikokak dira rock musikaren hainbat azpigenerotan, baita haize-instrumentuak rockaren lehen urteetan. Rock musika estiloa oso zabala da, eta muga lausoak ditu.

Rock and Rollaren hainbat abeslari famatuak:
Beatles:
The Beatles Liverpool-eko rock talde bat zen. Lorpen artistiko, arrakasta komertzial erraldoi, eta pop-musikan eragin paregabea zirela eta, musika garaikideko historiako maila altuenetakoan kokatu ziren.
John Lennon, Paul McCartney, George Harrison eta Ringo Starr kideak izanda, kantak Estatu Batuetako zein Erresuma Batuko salduenetako zerrendetan behin eta berriro sartzen zituzten. 1985ean, EMIk uste zuen 1.000 milioi disko saldu zituztela munduan zehar. Yesterday kanta historiako abestirik bertsionatuena da, 2.500 bertsio ezberdinekin.
.







MUSIKA HISTORIAREN ALDIAK

DBH 3n musikako aldiak aztertzen aritu gara. Hona hemen hainbat denbora-lerro: MAITE MURUA HAIZEA SAN ROMAN