Santa Ageda edo
Santa Agedako bezpera otsailaren 5aren aurreko egunean Euskal Herrian ospatzen den jaia da. Ohitura da egun honetan edo bezperan
herrietan koplak kantatu eta diru edo janari eske ateratzea. Herri askotan
makilekin ateratzen da kalera, lurrean joaz erritmoa markatuz. Beste herri
batzuetan Kintoak ospatzen dira egun horretan.
Euskal Herrian
errotua den festa bat da, kantua, bertsua eta musikaren inguruan iragaiten
dena.
Santa Agedaren ospakizuna antzinako baserritarren sineskera
edo ohituraren baten ordez Elizak ezarritako festa omen da. Gaur ohitura zahar
hori somatu baino ezin dugun arren, ernalkuntza eta ugaltasuna,
emankortasunarekin alegia, zerikusia duela esan dezakegu. Baita haurdunaldian
dauden edo seina duten amekin ere.Euskal Herrian zehar, ospakizun desberdinak daude Agate Deunaren egunean: zenbait lekutan kanpaiak jotzen dituzte sorginak uxatzearren, Nafarroako herri batzuetan tximiniak garbitzen dituzte urtean zehar suteak gerta ez daitezen... Baina ezagunena eta zabalduena, etxez etxe eskean joatea da abestiak eta koplak kantatzen diren bitartean.
Santa ageda Sizilian jaio zen, 230. urtean. Kondairaren
arabera kristau sutsua izaki, nahiago izan zuen martiri bihurtu, gizon fedegabe
baten ezkontza proposamenari baiezkoa esatea baino. Diotenez, sufrimenduz beteriko
azkena izan zuen, bularrak moztu baitzizkioten.
Zorioneko Ageda
Siziliarra omen zan. Oso omen zan ederra. Quintianus senatoreak, bere egin nahi
izan omen zuen, Afrodisia izeneko emakume baten laguntzaz, baina, Agedak
kalabazak eman omen zizkion. Quintianus despetxatuak, bularrak ebakiarazi
zizkion.
Santa Ageda egunak eta Inauteriak
jatorri berbera duten ospakizunak izango direla ematen du, antzina antzinatik
datozen ospakizunak edo erritoak. Biak neguaren bukaera aldera ospatzen dira
eta irudi du jai horiekin izadia lozorrotik atera nahi dela, esnarazi.
Horregatik, nik esango nuke, egun horretan (Santa Ageda bezperaren gainean ari
naiz), koplei edo bertsoei lagunduz, lurra kolpatzen dela makilekin, natura
esnarazteko.
Negu bukaerako ospakizunak Kristautasuna zabaldu baino lehenagokoak
dira, baina Eliza Katolikoak bereganatu egin zituen beste itxura bat emanez.Ageda Sizilian jaiotako neska eder bat zen, orain dela 1800 urte. Siziliako gobernadoreak berarekin ezkondu nahi zuen, baina Agedak ez zuen maite eta eskakizunari uko egin zion. Gobernadoreak haserretuta Ageda atxilotu egin zuen eta torturatu, hil arte. Bularrak moztu zizkion gainera. Ageda gazteak bere gogoari tinko eutsi ziolako Eliza Katolikoak Santa bihurtu zuen eta otsailaren 5a izendatu zuen bera omentzeko eguna.
Santa Ageda goiko irudian azaltzen den bezala irudikatzen da. Bandeja batean bi bularrak erakusten dituela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario