Eguberria, Eguberriak edo Gabonak egun berriaren ospakizuna da, hau da, eguna berriz luzatzen hasten dela ospatzeko jaia, neguko solstiziokoa . Azken mendeotan, bereganatu du, izen horiek mantenduz eta Natibitatea izena ere erantsiz, Jesukristoren jaiotza ospatzeko,
Bere jatorria daEguberri hitzak, hainbat mendez kristau tradizioak estali baldin badu ere, neguko solztizioa, eguna luzatzen hasten den garaia eta ondoriozko ospakizuna adierazten dizkigu, «egun berri» baita hitz horren jatorria. Gabon («gau on») edo gabonak («gau onak») terminoek ere ildo bereko kutsua eta jatorria dituzte.
Hona hemen gabonetako hainbat kopla:
olentzero
Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera
Aditu duenenan
Jesus jaio dela
lasterka etorriko da
Berri ona ematera.
Horra, horra
gure Olentzero
pipa hortzean duela
eserita dago.
Kapoiak ere baitu
arrautzatxoekin
bihar meriendatzeko
botila ardoekin.
Olentzero guria
ezin degu ase
bakarrik jan dizkigu
hamar txerri gazte
saieski ta solomo
majina bat heste
Jesus jaio da eta
kontsola zaitezte
Olentzero, buru handia
entendimentuz jantzia,
bart arratsean
edan omen du
bost arroako zahagia
Bai urde tripa handia!
Horra, horra...
Hona Hemen:
Hator, hator, mutil etxera
Hator, hator mutil etxera gaztaina ximelak jatera,
Gabon gaua ospatutzeko
aitaren eta amaren ondoan.
Ikusiko duk aita barrezka
amaren poz ta atseginez.
Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri.
Gaztainak erre artean,
gaztainak erre artean,
txipli txapla, pum!
Gabon gaua pozik igaro daigun.
Hona hemen:
Kanpaiak jaietan
No hay comentarios:
Publicar un comentario