2012/02/27

musika klasikoa

MUSIKA KLASIKOA


Musika klasikoa kontzeptu zabala eta zehazteko zaila, XV. mendetik gaur egun arte Europan eta askotan Elizarekin lotutako musikari dagokiona. Gainera, musika mota hau beti egon da lotuta kultura maila handiko pertsonekin.

Jatorria: Musika klasikoa beste tradiziotatik hartutako  elementu musikaletatik sortu zen.


ARETOAK:

Musika klasikoa hainbat lekutan egiten da:

·DONOSTI: Kursaal jauregian
·BILBO: Arriaga antzokian eta euskalduna jauregian
·IRUÑEA:Baluarte jauregian eta Gayarre antzokian
·GASTEIZ: Prinzipal jauregian.


 EUSKAL KONPOSITOREAK:

Pablo Sarasate: Pablo Martín Sarasate Iruñean jaio zen 1844ko martxoaren 10an eta Biarritzen hil egin zen 1908ko irailaren 20an. Biolin jole eta musikagile nafarra izan zen.
Europa eta Amerika zehar ibilbide arrakastatsuak izan zituen eta “Pablo Sarasate orkestra” berak sortu zuen 1879an bere jaioterrian, gaur egun Nafarroako Orkestra sinfonikoa dena.


Nicanor Zabaleta Zala: Musikari gipuzkoar ezaguna izan zen, harpa-jole moduan nabarmendua. Donostiako kontserbatorioan hasi zituen musikako ikasketak, eta Madrilen segitu zituen gero. 1923. urtean Parisa joan zen, eta M. Tournierrekin osatu zituen harpa-ikasketak. M.S. Rosseau eta E. Cools musikagileekin konposizioa ikasi zuen. 1933. urtean Bilbon jo ondoren, kontzertuak ematen hasi zen Europa eta Amerika osoan. Ospea eta arrakasta handia lortu zuen mundu osoan.

Joaquin Atxukarro Arisketa:  piano jotzailea da. Sari asko jasotzeaz gainera, kontzertu ugari eskaini ditu mundu guztian zehar. Bakarka eskainitako kontzertuez gainera, munduko  orkesta garrantzitsuenekin bakarlari modura jotzen jarraitu du azken urteotan, baita diskoak grabatzen ere. 1990etik eskolak ematen ditu Dallasko(Texas, Ameriketako Estatu Batuak) Hegoaldeko Metodista Unibertsitatean.



MUSIKAGILEAK:

        ·  Juan Crisostomo Arriaga (1806-1826)
        ·  Hilarion Eslaba (1807-1878).
        ·  Joaquin Gaztanbide (1822-1870).
        ·  Emilio Arrieta (1823-1894).
         ­  Pablo Sarasate (1844-1908)

OPERA:Opera testu baten (libretto-a) abestien bidezko antzezpena partitura baten interpretazioa konbinatzen dituen forma artistikoa da. Opera mendebaldeko antzerki musikalen usadioaren baitan kokaturik dago. Analogiaz, munduko beste eskualde batzuetan egiten diren antzeko zenbait antzerki musikalei ere opera deritze

EuskalHerriko opera kantariak:

· Julian Gayarre (1844-1890), tenorra.
·Julio Catania (1921-2002), baxua.
·Jose Ramon Orozko (1921-), tenorra.
·Maria Bayo (1961-), sopranoa.
·Ainhoa Arteta (1964-), sopranoa.

ORKESTRAK:Orkestra instrumentu eta hauen joleen taldea da, normalean nahikoa handia dena, hari, perkusio, haize eta metal atalak dituena. Haize faimilia, hari familia eta perkusio familiak daude orkestra batean.

Euskal Herriko Orkestrak:
·Nafarroako Orkestra Sinfonikoa ("Pablo Sarasate Orkestra" izandakoa).


    ABESBATZAK:Abesbatza[1] ahotsaz soilik baliaturik kantatzen duen gizataldeari deritzo.
EUSKAL HERRIKO ABESBATZAK:
MOTAK:
Musika klasiko motak, operak, orkestrak,abesbatzak dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

MUSIKA HISTORIAREN ALDIAK

DBH 3n musikako aldiak aztertzen aritu gara. Hona hemen hainbat denbora-lerro: MAITE MURUA HAIZEA SAN ROMAN