Ohiturak dio San Pedro baselizan Nafarroako lehenengo erregea, Gartzia Ximenez koroatu zutela. Hori dioen idatzi bat ere badago baselizako sarreran. Hala ere ez da oso fidagarria eta badirudi esaera bat baino ez dela. Honakoa irakurri daiteke baselizako atearen gainean:
Año de setecientos y diez i siete a veinte de henero en esta
Igll de San Pedro de la valle de Burunda fue electo y ungido por primer rei de
Navara, Garcia Ximenez y esta elecion confirmo el mesmo año el papa Gregorio
segundo como parece por su bula que la tiene la dicha valle en su archivo. Fue
reedificada esta yglesia el año 1647
Erdi Aroan inguru honetan izen bereko herrixka bat zegoela
uste da.Kontatzen denez baseliza lehen Urdiainen menpe zegoen, baina gerra garaian baseliza Altsasuri saldu zioten txokolate eta anisaren truke. Hori dela eta bi herrien arteko liskar handiak egon dira baselizaren jabegoa dela eta.
Urtero San Pedro egunean, Ekainaren 29a, erromeria ospatzen du Altsasuko herriak baselizaren inguruan. Bertan meza egiteaz gain aurrean geratzen den gunean zortzikoa dantzatzen da. Egun honen hurrengo igandean eta leku berean Urdiaingo jaiak hasten dira, hauek ere San Pedroren omenez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario