2012/12/18
2012/12/03
2012/11/29
2012/11/27
IKASTOLAN ERE EUSKARAZ BIZI NAHI DUGULAKO
Aste honetan Nazioarte Euskararen Eguna ospatuko dugu. Txoko honetatik ere, euskararen unibeltsaltasuna eta euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu nahi dugu.
2012/11/26
2012/11/23
2012/11/21
"Sortuko dira besteak" IKUSKIZUNA
Euskal kantagintzako ahots ezagunak bildu ditu "Sortuko dira besteak"
ekimenak. Nazioarteko abesti klasikoak euskarara moldatu dituzte
hainbat euskal kantarik. Guztira sei artista ikusiko ditugu Sortuko dira
besteak ikuskizunetan: Eñaut Elorrieta, Alex Sardui, Mikel Urdangarin,
Petti, Arantxa Irazusta eta Pier Paul Berzaitz, hain zuzen.
Euskal abeslari hauek, besteak beste, Brelen, Cohenen, Milanesen, Llachen eta Rolling Stonesen kantuak moldatuko dituzte. Gainera, Xabier Leteren, Mikel Laboaren, Imanolen eta Benito Lertxundiren lanak berreskuratuko dituzte, eta Lauaxetaren, Xalbadorren, Sarrionaindiaren, Gabriel Arestiren eta Gandiagaren testuak eta poesiak entzungo dira kantaldietan.
Ikuskizunak azaroaren 25etik abenduaren 22ra bitartean egingo dira, Elgetan, Bilbon, Gasteizen eta Donostian.
Euskal abeslari hauek, besteak beste, Brelen, Cohenen, Milanesen, Llachen eta Rolling Stonesen kantuak moldatuko dituzte. Gainera, Xabier Leteren, Mikel Laboaren, Imanolen eta Benito Lertxundiren lanak berreskuratuko dituzte, eta Lauaxetaren, Xalbadorren, Sarrionaindiaren, Gabriel Arestiren eta Gandiagaren testuak eta poesiak entzungo dira kantaldietan.
Ikuskizunak azaroaren 25etik abenduaren 22ra bitartean egingo dira, Elgetan, Bilbon, Gasteizen eta Donostian.
2012/11/19
2012/10/29
2012/10/26
2012/10/18
2012/10/13
2012/06/14
2012/05/22
BA AL ZENEKIEN???
Pasaden urteko abuztuan Madonnak Lapurdiko kostan igaro zituen bere oporrak, eta dirudienez, ez zen Euskal Herritik esku hutsik joan. Izan ere, bere diska berrirako kolaboratzaile edo laguntzaile euskaldunak lortu baitzituen. Dirudienez, iparraldeko Kalakan folk hirukotea hautatu du nazioarteko artistak Open Your Heart diskan parte hartzeko, eta hil honetako 29an hasiko da horren gira. Thierry Biscary, Jamixel Bereau eta Xan Errotabehere dira talde honetako partaideak eta gaia sekretupean eraman behar izan dute Madonna beraren aginduz.
Hurrengo bideoan ikusi eta entzun daitekeen moduan, Kalakan taldeko partaideek ahotsa eta perkusioaren bitartez bat egiten dute euskal kantu zahar eta berriak uztartuz. Emaitza rock, ikusentzunezko kultura...ren eragina duen musika mota berezi bat da. Momentuz, diska bakarra kaleratu dute: Kalakan ( 2010) . Dena den, etorkizun oparoa aurrikusi daiteke. Elkar disketxearen esanetan kantu herrikoiak eta musika garaikide esanguratsu eta indartsua erabiliz lan hadia egin du talde honek gure ondare kulturalaren trasmisioan eta euskal musikaren luzarokortasun edo iraunkortasunean.
2012/05/09
MUSIKA ETA IKUSMENA
Musika entzumenarekin erlazionatu dugu beti. Dena den, musika ikusi ere egin daitekeela frogatzen du ondoko bideo honek.
Jarbas Agnelli zine zuzendari eta musikariak argazki hau ikusi zuen egunkari batean eta pentagrama bat etorri zitzaion burura.
Begira zer egin zuen.
Begira zer egin zuen.
MUNDUKO MUSIKA
Helbide honetan munduko musika desberdinak ezagutzeko aukera izango duzue proposatzen zaizuen ariketaren bitartez. Azpiko zenbakietan klikatuz musika desberdinak entzun ahalko dituzu. Zuen zeregina horiek munduko herrialde desberdinekin lotzea izango da. Hau da, musika bakoitza zein herrialdetakoa den asmatu behar duzue. Animo!!!
http://gerardodiegoaulademusica.blogspot.com.es/2010/01/musicas-del-mundo.html
">
http://gerardodiegoaulademusica.blogspot.com.es/2010/01/musicas-del-mundo.html
">
2012/03/08
2012/03/07
2012/03/06
2012/02/27
Gabonak
Gabonak ere musikaz betetzen ditugu Euskal Herrian.
Eguberria, Eguberriak edo Gabonak egun berriaren ospakizuna da, hau da, eguna berriz luzatzen hasten dela ospatzeko jaia, neguko solstiziokoa . Azken mendeotan, bereganatu du, izen horiek mantenduz eta Natibitatea izena ere erantsiz, Jesukristoren jaiotza ospatzeko,
Bere jatorria daEguberri hitzak, hainbat mendez kristau tradizioak estali baldin badu ere, neguko solztizioa, eguna luzatzen hasten den garaia eta ondoriozko ospakizuna adierazten dizkigu, «egun berri» baita hitz horren jatorria. Gabon («gau on») edo gabonak («gau onak») terminoek ere ildo bereko kutsua eta jatorria dituzte.
Hona hemen gabonetako hainbat kopla:
olentzero
Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera
Aditu duenenan
Jesus jaio dela
lasterka etorriko da
Berri ona ematera.
Horra, horra
gure Olentzero
pipa hortzean duela
eserita dago.
Kapoiak ere baitu
arrautzatxoekin
bihar meriendatzeko
botila ardoekin.
Olentzero guria
ezin degu ase
bakarrik jan dizkigu
hamar txerri gazte
saieski ta solomo
majina bat heste
Jesus jaio da eta
kontsola zaitezte
Olentzero, buru handia
entendimentuz jantzia,
bart arratsean
edan omen du
bost arroako zahagia
Bai urde tripa handia!
Horra, horra...
Hona Hemen:
Hator, hator, mutil etxera
Hator, hator mutil etxera
gaztaina ximelak jatera,
Gabon gaua ospatutzeko
aitaren eta amaren ondoan.
Ikusiko duk aita barrezka
amaren poz ta atseginez.
Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri.
Gaztainak erre artean,
gaztainak erre artean,
txipli txapla, pum!
Gabon gaua pozik igaro daigun.
Hona hemen:
Kanpaiak jaietan
Eguberria, Eguberriak edo Gabonak egun berriaren ospakizuna da, hau da, eguna berriz luzatzen hasten dela ospatzeko jaia, neguko solstiziokoa . Azken mendeotan, bereganatu du, izen horiek mantenduz eta Natibitatea izena ere erantsiz, Jesukristoren jaiotza ospatzeko,
Bere jatorria daEguberri hitzak, hainbat mendez kristau tradizioak estali baldin badu ere, neguko solztizioa, eguna luzatzen hasten den garaia eta ondoriozko ospakizuna adierazten dizkigu, «egun berri» baita hitz horren jatorria. Gabon («gau on») edo gabonak («gau onak») terminoek ere ildo bereko kutsua eta jatorria dituzte.
Hona hemen gabonetako hainbat kopla:
olentzero
Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera
Aditu duenenan
Jesus jaio dela
lasterka etorriko da
Berri ona ematera.
Horra, horra
gure Olentzero
pipa hortzean duela
eserita dago.
Kapoiak ere baitu
arrautzatxoekin
bihar meriendatzeko
botila ardoekin.
Olentzero guria
ezin degu ase
bakarrik jan dizkigu
hamar txerri gazte
saieski ta solomo
majina bat heste
Jesus jaio da eta
kontsola zaitezte
Olentzero, buru handia
entendimentuz jantzia,
bart arratsean
edan omen du
bost arroako zahagia
Bai urde tripa handia!
Horra, horra...
Hona Hemen:
Hator, hator, mutil etxera
Hator, hator mutil etxera gaztaina ximelak jatera,
Gabon gaua ospatutzeko
aitaren eta amaren ondoan.
Ikusiko duk aita barrezka
amaren poz ta atseginez.
Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri.
Gaztainak erre artean,
gaztainak erre artean,
txipli txapla, pum!
Gabon gaua pozik igaro daigun.
Hona hemen:
Kanpaiak jaietan
Ihoteak
neguko janari erreserbak Aste Santuaren aurreko baraua baino lehen jateko (bereziki haragia eta arrautzak) beharrarari louta daude. Inauteriak Asteartean bukatzen dira eta hurrengo egunean hasten da ofizialki baraua. Hainbat lekutan hurrengo larunbata ere erabiltzen da inauterietarako, adibidez Algorta eta Altsasun, eta igandea erabiltzen da Bilboko Santutxu auzoan. Zubieta eta Iturenen urtarrileko azkeneko igandearen osteko lehen astelehen eta asteartean izaten dira (Astelehenean Zubietatik Iturenera eta asteartean alderantziz).
Euskal Herrian zaratarekin ere Lurra esnatzeko deia zegoela uste da eta horregatik ereite jai batekin harremandu da askotan. Honen adibideak ikusi ahal dira Sakanako inauterietan (Olaztin simaurra botatzen da gurdi batetik, Altsasuko momotxorroek goldea erabiltzen dute lurra esnatzeko) eta Ituren eta Zubietako joaldunekin (zanpantzarrak), non zarata erritmikoan duen garrantzia. Hainbat herritan, batez ere Porretero izeneko pertsonaia epaitu egiten da, kasu batzuetan putreek jan dezaten eta beste batzuetan errekara botatzen da.
Euskal Herrian esan bezala Inauteriek tradizio luzea zuten. Hala ere Hego Euskal Herrian Francoren diktaduran zehar jai hauek debekatu eta asko galzorian egon ziren. Nafarroan gehienek jarraipena izan zuten garai hartan Udaberri jai moduan.
Euskal Herrian inauteriek tradizio luzea dute. Hala ere, Hego Euskal Herrian, Francoren diktadurak jai hauek debekatu eta galzorian jarri zituen.
Hurrengo bideo honetan Altsasuko momotxorroek egindako dantza ikusiko duzue:
Hurrengo bideo honetan, berriz, Lantzeko ihoteetan egindako dantza ikus dezakegu:
Hemen ere inauterietan egindako dantza da, baina oraingoan Ustaritzekoa, Iparraldeko herri txiki bateko kaxkarotak emandako emanaldia:
Beste honetan berriz Goizuetako inauroien zagi-dantza ikusiko duzue:
Oraingoan Oso ospetsuak diren Ituren eta Zubietako joaldunak ikusten dira:
San Pedro
Ohiturak dio San Pedro baselizan Nafarroako lehenengo erregea, Gartzia Ximenez koroatu zutela. Hori dioen idatzi bat ere badago baselizako sarreran. Hala ere ez da oso fidagarria eta badirudi esaera bat baino ez dela. Honakoa irakurri daiteke baselizako atearen gainean:
Año de setecientos y diez i siete a veinte de henero en esta
Igll de San Pedro de la valle de Burunda fue electo y ungido por primer rei de
Navara, Garcia Ximenez y esta elecion confirmo el mesmo año el papa Gregorio
segundo como parece por su bula que la tiene la dicha valle en su archivo. Fue
reedificada esta yglesia el año 1647
Erdi Aroan inguru honetan izen bereko herrixka bat zegoela
uste da.Kontatzen denez baseliza lehen Urdiainen menpe zegoen, baina gerra garaian baseliza Altsasuri saldu zioten txokolate eta anisaren truke. Hori dela eta bi herrien arteko liskar handiak egon dira baselizaren jabegoa dela eta.
Urtero San Pedro egunean, Ekainaren 29a, erromeria ospatzen du Altsasuko herriak baselizaren inguruan. Bertan meza egiteaz gain aurrean geratzen den gunean zortzikoa dantzatzen da. Egun honen hurrengo igandean eta leku berean Urdiaingo jaiak hasten dira, hauek ere San Pedroren omenez.
San Juanak
Donibane jaia edo, zenbait tokitako euskaran, San Joan festa edo sanjoanak— antzinako jatorria duen jaiegun garrantzitsua da, ekainaren 24 ean ospatzen dena, ipar hemisferioan udako solstizioaren hasiera dela eta. Hala ere, udako benetako solstizioa, urte osoko egunik luzeena, ekainaren 21a edo 22a izaten da.
Jaiaren ezaugarri nagusi dira Donibane bezperako gauean ekainaren 23tik 24ra bitarteko gauean piztu ohi diren suak. Donibane gaueko su horiei Donibane suak edo San Joan suak deitzen zaie. Antzina-antzinatik datorkigun berrikuntza erritu paganoa da: suak bekatuak, hutsegiteak eta gauza zaharrak erretzen ditu, jendea barrutik berritzeko. Era berean, Donibane egunsentian, ohitura izaten da iturriko, putzuko, errekako edo ihintzaren urarekin gorputz atalen bat edo gorputz osoa bustitzea, eta gauzak eta etxe abereak ere busti ohi dira, ur horrek sendatzeko eta gaitzetik babesteko ahala baitu, herri sinesmenetan.
Euskal Herriko udalerri gehienetan ospatu ohi da San Joan eguna. Horretaz gain, sanjoanak herriko jai nagusiak dira hainbat udalerritan.
Iluntzen hasten denean lastoa eramaten da plazara eta sua ematen zaio. Sua jeitsi egiten denean jendea saltoka hasten da guztiz itzali arte. Suaz gain beste gauza asko egin daitezke: azeri dantza, soka muturra, buru handiak ...
Gabonak pasa eta sei hilabetetara udako solstizioaren etorrera ospatzen da urteko gaurik laburrenean. Ekainaren 24a San Joan Bataiatzailearen eguna da, Europako santurik ohoratuena. Egun horretan, gainera, onomastika gehien ospatzen da munduan.
Ekainaren 24ak udako solstizioarekin bat egitea da jai horrek duen ospearen arrazoietako bat. Jatorri paganoa du San Joan jaiak eta Kristo Aurreko ospakizunetan oinarritutako ohiturak eta erritualak heredatu ditu.
Hona hemen Galdakako neska taldeak, Urdiango ohitura jarraotuz ematen duten emanaldia.
Santa Ageda eguna
Santa Ageda edo
Santa Agedako bezpera otsailaren 5aren aurreko egunean Euskal Herrian ospatzen den jaia da. Ohitura da egun honetan edo bezperan
herrietan koplak kantatu eta diru edo janari eske ateratzea. Herri askotan
makilekin ateratzen da kalera, lurrean joaz erritmoa markatuz. Beste herri
batzuetan Kintoak ospatzen dira egun horretan.
Euskal Herrian
errotua den festa bat da, kantua, bertsua eta musikaren inguruan iragaiten
dena.
Santa Agedaren ospakizuna antzinako baserritarren sineskera
edo ohituraren baten ordez Elizak ezarritako festa omen da. Gaur ohitura zahar
hori somatu baino ezin dugun arren, ernalkuntza eta ugaltasuna,
emankortasunarekin alegia, zerikusia duela esan dezakegu. Baita haurdunaldian
dauden edo seina duten amekin ere.Euskal Herrian zehar, ospakizun desberdinak daude Agate Deunaren egunean: zenbait lekutan kanpaiak jotzen dituzte sorginak uxatzearren, Nafarroako herri batzuetan tximiniak garbitzen dituzte urtean zehar suteak gerta ez daitezen... Baina ezagunena eta zabalduena, etxez etxe eskean joatea da abestiak eta koplak kantatzen diren bitartean.
Santa ageda Sizilian jaio zen, 230. urtean. Kondairaren
arabera kristau sutsua izaki, nahiago izan zuen martiri bihurtu, gizon fedegabe
baten ezkontza proposamenari baiezkoa esatea baino. Diotenez, sufrimenduz beteriko
azkena izan zuen, bularrak moztu baitzizkioten.
Zorioneko Ageda
Siziliarra omen zan. Oso omen zan ederra. Quintianus senatoreak, bere egin nahi
izan omen zuen, Afrodisia izeneko emakume baten laguntzaz, baina, Agedak
kalabazak eman omen zizkion. Quintianus despetxatuak, bularrak ebakiarazi
zizkion.
Santa Ageda egunak eta Inauteriak
jatorri berbera duten ospakizunak izango direla ematen du, antzina antzinatik
datozen ospakizunak edo erritoak. Biak neguaren bukaera aldera ospatzen dira
eta irudi du jai horiekin izadia lozorrotik atera nahi dela, esnarazi.
Horregatik, nik esango nuke, egun horretan (Santa Ageda bezperaren gainean ari
naiz), koplei edo bertsoei lagunduz, lurra kolpatzen dela makilekin, natura
esnarazteko.
Negu bukaerako ospakizunak Kristautasuna zabaldu baino lehenagokoak
dira, baina Eliza Katolikoak bereganatu egin zituen beste itxura bat emanez.Ageda Sizilian jaiotako neska eder bat zen, orain dela 1800 urte. Siziliako gobernadoreak berarekin ezkondu nahi zuen, baina Agedak ez zuen maite eta eskakizunari uko egin zion. Gobernadoreak haserretuta Ageda atxilotu egin zuen eta torturatu, hil arte. Bularrak moztu zizkion gainera. Ageda gazteak bere gogoari tinko eutsi ziolako Eliza Katolikoak Santa bihurtu zuen eta otsailaren 5a izendatu zuen bera omentzeko eguna.
Santa Ageda goiko irudian azaltzen den bezala irudikatzen da. Bandeja batean bi bularrak erakusten dituela.
musika klasikoa
MUSIKA
KLASIKOA
Musika klasikoa kontzeptu zabala eta zehazteko zaila, XV.
mendetik gaur egun arte Europan
eta askotan Elizarekin lotutako musikari dagokiona.
Gainera, musika mota hau beti egon da lotuta kultura maila handiko pertsonekin.
Jatorria: Musika klasikoa beste tradiziotatik
hartutako elementu musikaletatik sortu
zen.
ARETOAK:
Musika klasikoa hainbat lekutan egiten da:
·DONOSTI: Kursaal jauregian
·BILBO: Arriaga antzokian eta euskalduna jauregian
·IRUÑEA:Baluarte jauregian eta Gayarre antzokian
·GASTEIZ: Prinzipal jauregian.
EUSKAL
KONPOSITOREAK:
Pablo Sarasate:
Pablo Martín Sarasate Iruñean jaio zen 1844ko martxoaren 10an eta Biarritzen
hil egin zen 1908ko irailaren 20an. Biolin jole eta musikagile nafarra izan
zen.
Europa eta Amerika zehar ibilbide arrakastatsuak izan
zituen eta “Pablo Sarasate orkestra” berak sortu zuen 1879an bere jaioterrian,
gaur egun Nafarroako Orkestra sinfonikoa dena.
Nicanor Zabaleta
Zala: Musikari gipuzkoar ezaguna izan zen,
harpa-jole moduan nabarmendua. Donostiako kontserbatorioan hasi zituen musikako
ikasketak, eta Madrilen segitu zituen gero. 1923. urtean Parisa joan zen, eta
M. Tournierrekin osatu zituen harpa-ikasketak. M.S. Rosseau eta E. Cools
musikagileekin konposizioa ikasi zuen. 1933. urtean Bilbon jo ondoren,
kontzertuak ematen hasi zen Europa eta Amerika osoan. Ospea eta arrakasta
handia lortu zuen mundu osoan.
Joaquin Atxukarro Arisketa: piano jotzailea
da. Sari asko jasotzeaz gainera, kontzertu ugari eskaini ditu mundu guztian
zehar. Bakarka eskainitako kontzertuez gainera, munduko orkesta garrantzitsuenekin bakarlari modura
jotzen jarraitu du azken urteotan, baita diskoak grabatzen ere. 1990etik
eskolak ematen ditu Dallasko(Texas, Ameriketako
Estatu Batuak) Hegoaldeko Metodista Unibertsitatean.
MUSIKAGILEAK:
· Hilarion
Eslaba (1807-1878).
· Joaquin
Gaztanbide (1822-1870).
· Emilio
Arrieta (1823-1894).
Pablo Sarasate (1844-1908)
OPERA:Opera testu baten (libretto-a) abestien bidezko antzezpena partitura
baten interpretazioa konbinatzen dituen forma artistikoa da. Opera mendebaldeko
antzerki musikalen usadioaren baitan kokaturik dago. Analogiaz, munduko beste
eskualde batzuetan egiten diren antzeko zenbait antzerki musikalei ere opera
deritze
EuskalHerriko opera
kantariak:
ORKESTRAK:Orkestra instrumentu eta hauen joleen taldea da, normalean nahikoa handia dena,
hari, perkusio, haize eta metal atalak dituena. Haize faimilia, hari familia eta perkusio familiak daude orkestra batean.
Euskal Herriko
Orkestrak:
· Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS)
·EuskaHYPERLINK
"http://eu.wikipedia.org/wiki/Euskadiko_Orkestra_Sinfonikoa"diko
Orkestra Sinfonikoa
(EOS)
EUSKAL HERRIKO ABESBATZAK:
MOTAK:
Musika klasiko motak,
operak, orkestrak,abesbatzak dira.
Reggeton
Informazioa: Reggaeton delakoa regge eta hip hop musikan jatorria duen musika mota bat da. Bere hitzek aldiz, raparen eragina ere badute.
Historioa: Lehenbiziko aldiz Latinoamerikan 1980ko hamarkada amaieran Panama eta Puerto Rico herrialdeetan sortu zen. Ondoren, 1990ko hamarkadan zehar latinoamerikar komunitateak ezarriak zeuden herrialdeetan zehar hedatu zen, Estatu Batuak eta Espainia barne.
Famatuenak: Famatuenak Lorna's "Papi Chulo (Te Traigo el Mmm)" in 2003, "Baila Morena" by Hector y Tito and Daddy Yankee's "Gasolina" dira famatuenak.
Musika klasikoa

Informazioa: Musika klasikoa kontzeptu zabala eta zehazteko zaila, XV. mendetik gaur egun arte Europan eta askotan Elizarekin lotutako musikari dagokiona
Historioa.:Musika klasikoa kontzeptu zabala eta zehazteko zaila, XV. mendetik gaur egun arte Europan eta askotan Elizarekin lotutako musikari dagokiona. Gainera, musika mota hau beti egon da lotuta kultura maila handiko pertsonekin.
Famatuenak Bethoven, Mozart, Vivaldi, schuman Liszt, Bellini,
Pop-Rock
Informazioa: Pop Rocka genero musikala da rock & roll doinu eztiekin.Abestiak ezagutzen dira estruktura sinpleagatik, doinu harrapagailuagatik eta abesbatzaren edo errepikaren errepikapenagatik eta gitarra elektrikoa edo teklatua erabiltzeagatik base instrumental bezala.
Historioa: 1960an sortu zen Britainia Handian. Musika-jatorria, pop eta rock and rolletik dator. Instrumentu orokorrak: gitarra elektrikoa edo española, baxua, bateria, ahotsa (abeslaria), teklatua eta sintetizagaiilua.
Famatuenak: Pop Rock talderik famatuetarikoenak The Beatles dira. Baudaude pop rockaren Historian beste talde famatu batzuk: Gary Pucket & The Union Gap y The Buckinghams.
2012/02/06
SAKANAKO MUSIKA
SAKANAKO MUSIKA!
Sakanan musika talde asko aipatu ditugu, batzuk euskaraz eta bertze batzuk erdaraz. Modalitate askotakoak, Rumba, Punk, Heavy metal, Oi!, Ska...
Sakanan musika talde asko aipatu ditugu, batzuk euskaraz eta bertze batzuk erdaraz. Modalitate askotakoak, Rumba, Punk, Heavy metal, Oi!, Ska...
Reggae
Reaggae jamaikar jatorriko musika generoa da, Skaren eta rockstadyaren hurrengokoa. Rastafari mugimenduari oso lotuta dagoen musika da.

Bob marley
Robert "Bob" Nesta Marley (1945eko otsailaren 6a - 1981eko maiatzaren 11) jamaikar kantari eta konpositorea izan zen. The Wailers (1964–1974) eta Bob Marley & The Wailers (1974–1981) ska, rocksteady eta reggae taldeetako kantari, gitarra jole eta konpositore nagusia izan zen. Reggae musikari ezagunena izaten jarraitzen du, baita errespetatuena ere, jamaikar musika eta rastafari mugimendua mundu guztian zehar ezagutaraziz[1]Punk
Punk musika establishmentaren kontra jotzea helburu duen kultur mugimendua da, rock musikaren adar baten sortzailea: punk-rock delakoa. Ameriketako Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan 1974-1975ean sortua. The Ramones, The Sex Pistols, The Damned, Patti Smith edo The Clash izan ziren musikaren eta estetikaren eredua ezarri zuten musika taldeak.
Punkak bere kultura eragin zuen; gazte-bortizkeria, janzkera propio eta bereziak, muturreko askatasunean oinarritutako ideologia eta kontsumismoaren kontrako etika dira haren ezaugarri nagusiak.
Sex Pistolsen hasierako kideak honako hauek ziren: Johnny Rotten abeslaria, Steve Jones gitarrajolea, Paul Cook bateriajolea eta Glen Matlock baxujolea.
Punkak bere kultura eragin zuen; gazte-bortizkeria, janzkera propio eta bereziak, muturreko askatasunean oinarritutako ideologia eta kontsumismoaren kontrako etika dira haren ezaugarri nagusiak.
Sex pistols
Sex Pistols punk musika taldea zen, Londresen 1975ean sortua. Mugimendu punka jarri zuten abian Erresuma Batuan, eta rock musikari andanaren eredua izan dira, nahiz eta haien ibilaldi profesionalak bi urte eta erdi baino ez iraun, eta 4 single eta estudio album bakarra sortu (Never Mind the Bollocks, Here's the Sex Pistols).Sex Pistolsen hasierako kideak honako hauek ziren: Johnny Rotten abeslaria, Steve Jones gitarrajolea, Paul Cook bateriajolea eta Glen Matlock baxujolea.
Pop
.Popa XX. mendeko 50. hamarkadan, AEB eta Erresuma Batuan sortutako musika mota da. Publiko zabalarentzako egina, komertziala eta itsaskorra da. Rocka baino leunagoa, melodiatsua eta errepikakorra da, eta hitzak normalean gai sinpleetaz mintzo dira, maitasunari buruz askotan.
Izena ingelerazko popular musicetik datorkio, hau da, herri musika, kultura musikal baxudun jendearen musikatzat hartua zena. Hala ere denborarekin esanahi negatibo hori galdu egin da.
Bost urterekin anaiekin batera "The Jackson Brothers" taldea osatu zuen, gerora "The Jackson Five" izango zena.
Bakarlari moduan, ibilbide arrakastatsua eduki du, "Thriller" diskoa izanda historiako salduena munduan (51 milioi ale), 13 Grammy Sari eskuratuta eta 13 "number-one single" lortuz AEBetan, besteak beste. "Thriller", "Billie Jean", "Beat It", "I Just Can't Stop Loving You", "Bad" eta "Black or White" haren abestirik arrakastatsuenen artean daude. Abestiak plazaratzeko bideoak bereziki zaindu zituen, sarri bideogintzako azken teknikak erabiliz, morphing delakoaren efektua kasu.
Izena ingelerazko popular musicetik datorkio, hau da, herri musika, kultura musikal baxudun jendearen musikatzat hartua zena. Hala ere denborarekin esanahi negatibo hori galdu egin da.
Michael Jackson
Michael Joseph Jackson pop-abeslari estatubatuarra izan zen. "Poparen Erregea" ezizenaz ezaguna zen.Bost urterekin anaiekin batera "The Jackson Brothers" taldea osatu zuen, gerora "The Jackson Five" izango zena.
Bakarlari moduan, ibilbide arrakastatsua eduki du, "Thriller" diskoa izanda historiako salduena munduan (51 milioi ale), 13 Grammy Sari eskuratuta eta 13 "number-one single" lortuz AEBetan, besteak beste. "Thriller", "Billie Jean", "Beat It", "I Just Can't Stop Loving You", "Bad" eta "Black or White" haren abestirik arrakastatsuenen artean daude. Abestiak plazaratzeko bideoak bereziki zaindu zituen, sarri bideogintzako azken teknikak erabiliz, morphing delakoaren efektua kasu.
Heavy Meta
Heavy metalaren ezaugarri nabarmenenak gitarraren oinarritutako soinua, erritmo indartsuak eta estilo klasiko, blues edo sinfonikoak dira. Nolanahi ere, heavy metalaren azpigeneroek euren ezaugarri propioak dituzte, zein askotan jatorrizko eratik aldentzen den.
Heavy metalaren talde garrantzitsuenak:
IRON MAIDEN
Londresko Leyton aldeko Heavy Metal talde britaniarra da. Aurretik Gypsy's Kiss eta Smiler taldeetan aritutako Steve Harris baxu-jotzaile eta konpositoreak sortu zuen 18 urterekin 1975ean. 2002an Ivon Novelo Saria irabazi zuten; Hollywood's Rock Walk ean sartuak izan ziren 2005an, askotan historiako Heavy Metal talderik onena kontsideratuak izan bai dira eta askotan Rock and Roll talderik onenetarikoa. Taldearen eraginak, besteak beste, UFO, Thin Lizzy eta Deep Purple izan dira. 2008an 70 miloi disko saldu zituztela adieraziSarrera
Gu 2.taldekoak gara, Julen, Ane, Josu, Maider, eta Bingen. Guri tokatu zaigun gaia musika internazionala izan da beraz genero internazional batzuk aztertuko ditugu.
Rock and Roll
Rock and Rolla XX. mendeko bigarren erdian sortutako musika mota da. Ahots-melodia, gitarra elektrikoak, baxuak eta normalean erritmo markatuko bateria dira genero hau eratzeko jogailu arruntak. Teklatuak eta sintetizatzaileak ohikokak dira rock musikaren hainbat azpigenerotan, baita haize-instrumentuak rockaren lehen urteetan. Rock musika estiloa oso zabala da, eta muga lausoak ditu.

Rock and Rollaren hainbat abeslari famatuak:
Beatles:
The Beatles Liverpool-eko rock talde bat zen. Lorpen artistiko, arrakasta komertzial erraldoi, eta pop-musikan eragin paregabea zirela eta, musika garaikideko historiako maila altuenetakoan kokatu ziren.
John Lennon, Paul McCartney, George Harrison eta Ringo Starr kideak izanda, kantak Estatu Batuetako zein Erresuma Batuko salduenetako zerrendetan behin eta berriro sartzen zituzten. 1985ean, EMIk uste zuen 1.000 milioi disko saldu zituztela munduan zehar. Yesterday kanta historiako abestirik bertsionatuena da, 2.500 bertsio ezberdinekin.
.
Rock and Rollaren hainbat abeslari famatuak:
Beatles:
The Beatles Liverpool-eko rock talde bat zen. Lorpen artistiko, arrakasta komertzial erraldoi, eta pop-musikan eragin paregabea zirela eta, musika garaikideko historiako maila altuenetakoan kokatu ziren.
John Lennon, Paul McCartney, George Harrison eta Ringo Starr kideak izanda, kantak Estatu Batuetako zein Erresuma Batuko salduenetako zerrendetan behin eta berriro sartzen zituzten. 1985ean, EMIk uste zuen 1.000 milioi disko saldu zituztela munduan zehar. Yesterday kanta historiako abestirik bertsionatuena da, 2.500 bertsio ezberdinekin.
.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
MUSIKA HISTORIAREN ALDIAK
DBH 3n musikako aldiak aztertzen aritu gara. Hona hemen hainbat denbora-lerro: MAITE MURUA HAIZEA SAN ROMAN
-
" Nire NAN musikala" deituriko lanean murgiltzen hasi garen honetan. Ondoko informazioa beharrezkoa izango duzue azalpenak emateko...
-
Musikako proiektua Publish at Calaméo or browse others.