2017/11/06

MUSIKAREN PARAMETROAK

" Nire NAN musikala" deituriko lanean murgiltzen hasi garen honetan. Ondoko informazioa beharrezkoa izango duzue azalpenak emateko garaian. SOINUAREN PARAMETROAK Musika sortzeko erabiltzen diren soinuak deskriba ditzakegu lau parametro erabiliz: 1. Iraupena: Zenbat denbora entzuten dugu hots bat. Adibidez, soinuak luzeak edo laburrak dira. 2. Intentsitatea: Soinuak sendoak edo ahulak izan daitezke. Musikan, dinamika deitzen zaio (forte, piano, mezzoforte) 3. Altuera: Soinu baten garaiera baloratzen du. Hots altuen edo baxuen sekuentziak erabiltzen ditugu doinuak sortzeko. 4. Tinbrea: Nork (gizonezkoa, emakumezkoa, umea) edo zerk (musika tresna edo beste baliabide bat) sortu duen soinu bat aipatzen digu. Hots bat beste batetik bereizten uzten digun ezaugarria da.
Informazio gehiago irakur dezakezue bi web orri hauetan: http://es.wikipedia.org/wiki/M%C3%BAsica#Par.C3.A1metros_del_sonido http://maralboran.org/wikipedia/index.php/%C2%ADPar%C3%A1metros_del_sonido:_altura,_duraci%C3%B3n,_intensidad_y_timbre

2017/10/29

HIZKUNTZA MUSIKALA

Partitura bat irakurtzeko Hizkuntza Musikaleko zein oinarrizko ezagutza behar ditugun aztertzen aritu gara. Edukiak bildu, eta genially erabiliz, aurkezpenak sortu ditugu bikoteka, bukaeran, talde osoaren aurrean lana azalduz. Hona hemen lan batzuk:

MUSIKA HISTORIAREN ALDIAK

DBH 3n musikako aldiak aztertzen aritu gara. Hona hemen hainbat denbora-lerro: MAITE MURUA HAIZEA SAN ROMAN